Erresuma Batukoak ei dira eta eraikuntza enpresa batekoak direla esanez joaten dira baserrietara. Beste lan batzuetatik asfaltoa sobratu zaiela-eta prezio merkean saltzea proposatzen diete baserritarrei, eta baserri ingurua txukuntzea asfalto horrekin. Kontua da, baina, asfaltoa pisatzeko gailua manipulatuta daukatela. Horrez gain, lanak bukatu ostean alde egiten dute inolako bermerik eman gabe. Ekainean Udalari lan batzuk egin zizkioten, baina, Udalak iruzurra zela ohartzean ez zizkien ordaindu hitzartutako 4.000 euroak. Herritarrei kontuz ibiltzeko eskatu die Udalak.