'Kanpaiak jo bitartean' zapatuan kultura etxean

Arritxu Barruso 2010eko urtarrilaren 7a

Komedia eroa eta bizia da 'Kanpaiak jo bitartean'; Galder Perezek idatzi eta zuzendutako antzezlana da eta eskarmentu handiko bi aktore aurkituko ditugu taula gainean: Libe Aranburu eta Ugaitz Alegria.

Emakumea amatasunaren deia jaso ostean medikuaren kontsultara joango da intseminazio artifiziala egin diezaioten. Mutila, berriz, semen emailea da eta hilero bezala bere dosia ematera doa. Ustekabeko kointzidentziaren ondorioz ezagututako bikotea etengabeko gaizki ulertuan murgilduko da eta egoera barregarri eta zalapartatsuak eragingo ditu horrek. Elkar ezagutu behar ez zuten eta behar baino gehiago elkar ezagutuko duten bi pertsonaren arteko komedia dibertigarria da Kanpaiak jo bitartean.


Euskal Herriko makina bat areto bisitatu ostean, bihar, zapatua, Aramaioko kultura etxera iritsiko dira. Antzezlana 22:30ean hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak