Kabareta, musika eta poesia martxoaren 27an

Arritxu Barruso 2009ko mar. 18a, 17:47
Txirritola Euskara Elkarteak urtero antzerki emanaldi bat antolatzen du. Bada, aurtengoa kabaret estilokoa da: Mirande Kabareta. Antzezlan horrek kabareta, komedia, musika eta poesia uztartzen ditu; eta nola ez, euskara hutsean egindako lana da.

Ikuskizuneko arduradunek diote "kabaret lotsagabea eta politikoki ez-zuzena" dela. Honako galderari erantzuten dio antzezlanak: noizko euskal kabareta? Galdera horri erantzuteko Edorta Jimenezek politikoki zuzena ez den testu bat idatzi zuen eta Galder Perez eta Ane Zabala aktoreekin batera antzeztuko du idatzi hori. 


Edorta Jimenezek azaldu du Mirande Kabareta ikuskizunak Bigarren Mundu Gerra aurreko antzerkiaren ezaugarriak berreskuratu nahi dituela, hau da, "eguneroko gauzetan oinarrituz sortzen zen antzerki haren ezaugarriak". Kabaret ikuskizuna izanda, musika da emanaldiaren beste ardatz nagusia; Txuma Murugarren eta Rafa Aceves arduratu dira zati horretaz. "Ezin da egon kabareta musikarik gabe, funtsezkoa da, zirika sozial eta politikoen artean kantatu egiten da-eta" azaldu du Edorta Jimenezek. Antzezlana 22:00etan hasiko da, kultura etxean. Sarrerek 10 euro balio dute; langabeek eta ikasleek 5 euro ordainduko dituzte. Korrika Kulturalaren barruan kokatzen den emanaldia da. 

Ipuin lehiaketa


Bestetik, gogoratu Txirritola Euskara Elkarteak antolatutako ipuin lehiaketarako lanak aurkezteko epea datorren barikuan amaituko dela, martxoaren 27an. Ipuinak kartazal handi batean sartuta aurkeztu beharko dira liburutegian. Kartazalean  honakoa idatzi behar da: Txirritola ipuin lehiaketa, egilearen goitizena eta ikasketa-maila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak