Julio Soto txapeldun Bertxokoko finalean

Irati Agirreazaldegi 2008ko azaroaren 29a

Bertxoko bertsolari gazte txapelketako finala jokatu zen egubaitzean eskolako jangelan. Julio Soto nafarra izan zen txapeldun.

Afaritara 75 lagun inguru elkartu ziren eta Manex Agirre gaijartzaile zutela Miren Artetxek, Julio Sotok, Jokin Labayenek, Iñaki Viñasprek, Patxi Iriartek eta Hodei Iruretagoienak jardun zuten bertsotan.


Giro polita sortu zen besteak beste gaia emateko bideo irudiak erabili zituztenean edo kartzelan euren "laranja erdia" bilatzeko telebista saioak irudikatuz antzerkia eta bertsoa uztartu zituztenean.

Guztiek maila polita erakutsi zuten eta amaieran Julio Soto nafarra izan zen txapeldun.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak