Jose Luis Korta Aramaion ikusi dugu asteon; oraingoan artzainez inguratuta. Anboto azpian dagoen Kazatxo elkartean urtero bazkaria egiten dute eta bertan elkartzen dira Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako artzainak. Aurten gonbidatu berezia izan dute: Jose Luis Korta. 84 urteko Basilio Ugartek lau bildots prestatu zituen eta arraunlaria pozik zen. "Bapo bazkaldu dugu. Urtebetean jan barik egoteko moduan. Datorren urterako neure burua gonbidatu dut", zioen Kortak. Artzainak ere pozik; Kortak sekulako giroa ipini zuen bazkarian eta oso gertuko egon zen. Jakin dugu bazkal ostean gainera, berak garbitu zituela platerak.