Jones & Marauri bikotea 1990ean sortu zen Madrilgo Udaleko ganberako musika jaialdiaren ondorioz. Bakarka bakoitzak bere ibilbidea jarraitzen duen arren, noizean behin elkartu egiten dira birak egiteko eta disko berriak prestatzeko. Juaquin Rodrigo, Benedetto Marcelo eta Manuel de Falla autoreen abestiak joko dituzte, besteak beste, Aramaion.