Jone Uria algortarrak jantzi zuen Bertxokoko txapela

Leire Kortabarria 2009ko abenduaren 5a

Jone Uria algortarrak jantzi zuen Bertxoko Sariketako txapela atzo, egubakoitza, Iturrieta sagardotegian jokatu zen finalean. Finalista guztiek oso ondo jardun zuten, eta beste protagonistak sagardotegia bete zuten ikusleak izan ziren: astelehenerako, afarirako 96 lekuak hartuta zeuden dagoeneko. Uriaz gain, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra eta Ander Solozabal gasteiztarra ailegatu ziren finalera, eta Manex Agirre izan zen gai-jartzailea.

Hala Bedi irratiak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu dute Bertxoko Sariketa azken hiru urteotan.

Gasteiztik autobusean etorri ziren zale asko Aramaiora, eta bertsolari bakoitzak bere afizioa ere ekarri zuen. Afal ostean ere herriko eta bestelako jende dezente hurbildu zen saioa ikustera.

Doinu ezagun batean egindako agur puntuagarri originalak entzun ostean, zortziko nagusian gai serioetan jarri zituen bertsolariak Manex Agirrek. Gero zortziko txikian umore ale batzuk entzun ahal izan ziren, eta bakarka, 2 puntu erantzun eta bertso bat audio bati, ere fin ibili ziren. Amaitzeko, hamarreko txikia kartzelan kantatu behar izan zuten. Eta amaitzeko, hirunaka, trikitiarekin lagunduta, hiruna kopla osatu behar izan zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak