Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratsaldean jakin da gaur goizean sartu dutela Jon Agirre presoa Basurtuko ospitaleko larrialdietan baina, Amnistiaren Aldeko Mungimenduak jakinarazi duenez, senideek konfiantzako medikuarekin egoteko aukera izan dute eta, hark adierazitakoaren arabera, onik da 68 urteko presoa, nahiz eta "datozen egunetan berriz eramango" duten ospitalera. AAM-k informatu duenez, gastrointeritrisak jota egon da azken egunetan Agirre eta "hainbat froga egin dizkiote eta ondo dagoela ondorioztatu dute".