Iristagarritasun Plana prestatzeko herritarren laguntza eskatu du Udalak

Maider Arregi 2008ko ekainaren 16a

Aramaioko Udala, udalerri osoko Iristagarritasun Plana prestatzen ari da. Hau da, udal eraikinetan, kaleetan, auzoetan,... dauden oztopo arkitektonikoak aztertu eta zuzentzeko irizpideak ezartzen dabil.

Hala, Udalak herritarren eta erabiltzaileen ekarpenak jasotzea nahi du sumatzen ez dituen hobekuntzak edo zuzenketak jasotzeko. Beraz, herritarrak edo erabiltzaileak EKAINAREN 30 ARTE udal bulegoetara jo dezakete, planaren zirriborroa aztertu eta zuen iritziak emateko. Eta hauek jaso ondoren, herriari zirriborroaren aurkezpena ere egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak