Planean Aramaioko oztopo arkitektoniko nagusiak jasotzen dira eta horiek konpontzeko irtenbideak proposatzen dituzte.Hilabete barru Jaurlaritzan aurkeztuko dute, baina, herritarren kezka eta iritziak ezagutu nahi dituzte lehenengo. "Herritarrek kaleetan eta auzoetan proiektuak jasotzen ez dituen zenbait oztopo ikusi ditzazkete. Azken finean beraiek dira euren ingurua hobeto ezagutzen dutenak. Proposamen horrek proiektuan sartzen saiatuko gara", azaldu du Haritz Maillo Udaleko aparejadoreak.