Irekiera txotxa egin zuten atzo Iturrieta sagardotegian

Arritxu Barruso 2009ko urtarrilaren 23a

Iritsi da kupelak ireki eta sagardoa dastatzeko momentua. Horixe da, hain justu, atzo, eguena, Iturrieta sagardotegian egin zutena. Urtero moduan, denboraldia behar bezala hasteko irekiera txotxa egin zuten.

19:30ean hasi zuten ospakizuna. Herriko trikitilarien eta txalapartaren doinuek alaitu zuten giroa. Bertsoak entzuteko aukera ere izan zen. Aurtengoan Ahaztuak elkarteko kideak egin zuten irekiera txotxa.


Adituek diote aurtengo sagardoa oso kalitate onekoa dela. Beraz, datozen hilabeteetan sagardo bikaina edateko aukera izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak