08:00etan Añai taberna ondoan elkartuko dira Santikurtz ermitara igotzeko. Antolatzaileek azaldu herritarren parte-hartze egun horretan oso garrantzitsua dela. Lehenengo egunean material guztia igo beharko dute eta horretarako traktoreak behar dira. Pagadiraino traktoreetan igoko dituzte materialak eta tresneria, eta handik, gero, ermitara eskuz eramango dituzte materialok.
Konponketak
Teilatua osorik konpondu nahi dute eta barruko eta kanpoko hormak ere bai; margotu ere egin nahi dituzte ermitako hormak. Hortaz, lan ugari egongo da egiteko. Garrantzitsua da auzolanean parte hartuko dutenek udaletxean izena ematea, batez ere, zenbat traktore egongo diren jakiteko.