Irailaren 26an argi indarra moztuko dute bi ordutan

Arritxu Barruso 2007ko irailaren 18a

Goizeko 9:00etatik 10:00etara eta 17:00etatik 18:00etara argi indarra moztuko dute Aramaion hilaren 26an.

Azkoaga eta Barajuen arteko linearen ibilbidea aldatzeko lanak egingo dituzte irailaren 26an eta horregatik moztuko dute argi indarra goizeko bederatzietatik hamarretara eta arratsaldeko bostetatik seietara. Udaletik jakinarazi dute, baina, mozketa bi ordu horietan izango den arren gainontzeko orduetan ere balitekeela argi indarrak arazoak ematea. Ibarra auzoan gertatu daitezke arazo gehien, bertara argi indarra iritsi arazteko makinak erabiliko dituztelako. Hori horrela tresna elektriko delikatuak izanez gero kontuz ibiltzeko ohartarazi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak