Ion Agirreri ez diote 92. artikulua aplikatuko

Txomin Madina Milikua 2008ko urt. 17a, 21:08

Euskal preso aramaioarrari berriz ere ukatu dio askatasuna Espainiako Espetxe Zuzendaritzak. Bi aldiz eskatu du Agirrek aske uztea gaixo dagoela egotziz eta jakin berri denez, bigarrenez ezetza jaso du.

Agirrek artrosi orokortua du, diabetea, baita aldebiko miopia hiperkolesterolemia etahiperglizeridemia ere. Horretaz gain, bihotzekoak emateko arrisku larria ere badu.

1993an eskatu zuen Ion Agirrek bigarren aldiz 92. artikulua aplikatu eta aske uztea, eta orain jakinarazi dio Espainiako Espetxe Zuzendaritzak eskakizun hori ukatu egin diola. 26 urte daramatza Agirrek preso, eta gaur egun Langraitzeko kartzelan dago.

Erabaki honen harira, Askatasunak adierazi du Ion Agirrez gain beste hamabi euskal preso ere badaudela gaixo. Horietako batzuk gaixotasun fisikoa dute, eta beste batzuk, gaixotasun psikikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak