Interneterako banda zabala Aramaion, Wimax teknologiari esker

Arritxu Barruso 2007ko urr. 4a, 14:09
Aramaioko auzo guztietan Interneten ibiltzeko aukera izango dute laster. Wimax teknologia erabiliko dute horretarako, hari gabeko sistema. Euskaltel enpresa izango da sistema horren komertzializazio lana egingo duena.

Gureian jarri berri duten antenari esker Aramaioko auzo guztiek Internet erabiltzeko modua izango dute. Wimax teknologiari esker izango da hori, datu transmisiorako hari gabeko protokoloa.

Euskaltelen bidez

Landa eremuak, askotan, operadoreen jarduera eremuetatik kanpo daude eta egoera horri buelta emateko Eusko Jaurlaritzak Konekta Zaitez @ Banda Zabala proiektua jarri du martxan. Helburua da banda zabala dentsitate txikiko eremu guztietara zabaltzea. Kasu honetan, Euskaltel enpresak irabazi du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako lehiaketa, beraz, berak egingo ditu komertzializazio lanak. 

Euskaltelek banda zabala eta telefono seinalea eskainiko ditu Wimax teknologiaren bitartez.

Instalazioa eta kuotak

Etxean Internet erabili nahi dutenek seinale hargailuak jarri beharko dituzte eraikinaren kanpoaldean, bestetik, datuentzako eta ahotsarentzako ekipoa ipini beharko dute barruan.

Hiru seinale mota kontratatu ahalko dira:

  • 300 kilobytekoak 22 euroko hileko kuota izango du
  • mega batekoak 39 eurokoa
  • bi megakoak 75 eurokoa.
Kuota horietan ez dira telefono deiak sartzen, telefono seinalea jarriz gero 14 euro gehiago ordaindu beharko dira.

Bezeroei urtebetez irauteko konpromisoa eskatzen zaie. Urtea baino lehen baja emanez gero 150 euroko errekargua izango dute.

Instalatutako ekipoen jabea, bestetik, bezeroa izango da eta ekipoak kendu nahi baditu, 150 euro ordaindu beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak