Argazkiek argitaragabeak izan behar dute eta parte-hartzaile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Argazkiak zuri-beltzezkoak edo koloretakoak izan daitezke. Arabako landa eremuetako koadrila bakoitzaren egoitzan aurkeztu beharko dira argazkiak. Azaroaren 7a baino lehen izan beharko da hori. Bestalde, ezinbestekoa da parte-hartzaileak 18 urte baino gehiago izatea.
Sariak
Lehiaketako irabazleak 600 euro lortuko ditu, bigarrenak 400 euro eta hirugarrenak 300 euro. Dena dela, lehiakide bakoitzak ezin izango ditu bi sari baino gehiago jaso.