Iñaki Telleria, irabazle Aramaioko margo lehiaketan

MaierUranga 2007ko urr. 15a, 13:43
Itur-Zuri emakume taldeak antolatuta, barikuan 16. margo lehiaketa jokatu zen Aramaioko kaleetan zehar.

Nahi zuenak har zezakeen parte, eta erabili beharreko teknika librea eta aukeratutako gaia Aramaio eta bere ingurua ziren. 30 heldu eta 38 gazte egon ziren parte hartzen. Toki askotatik heldu ziren margolariak Aramaiora; urtero lehiaketa horren izena handituz ei doa nonbait.
Donostiako Amaiak adierazi zigunez, bere kasuan, nahiko berandu zebilen: lana entregatzeko ordua 14:00etan jarria zuten, eta Aramaio bilatu ezinda ibili zenez, bukatuko ote zuen kezkak zituen.

Sariak

Irabazleak arratsaldean izendatu zituzten, parte hartu zutenei bazkaria eman eta gero. Lehenengo saria Jokin Telleriarentzat, bigarrena Jose Miguel Arranzentzat eta hirugarrena Esteban Orozentzat izan ziren. 16 urtetik beherakoetan, aramaioarrak izan ziren hiru irabazleak: lehenengo, Manex Zalakain; bigarren, Celia Ruiz; eta hirugarren, Maddi Cavero izan ziren.

Margolanak, Sastiñan ikusgai

Lehiaketan egin zituzten artelanekin erakusketa antolatu dute orain: Sastiñan daude ikusgai urriaren 22ra bitartean. Irabazleen lanak kenduta, besteak erosteko aukera ere badago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak