Toki administrazioaren eta lurralde orekaren saileko foru diputatu izendatu dute gaur Arabako foru aldundian Iñaki Nafarrate aramaiorra. Orain arte, sail horretako zuzendari kargua izan du. Alfredo de Miguel diputatuak dimititu egin zuen joan den astean, ustelkeria egotzi ondoren.
Aramaioko alkate izandakoa da Nafarrate eta pisu
handiko gizona da gaur egun Araba Buru Batzarrean.
Gogoratu alderdi jeltzaleko zortzi lagun atxilotu
dituela Ertzaintzak Arabako Foru Aldundiko ustezko ustelkeria
kasuagatik. Aldundian Jeltzaleen gobernu kide den Eusko Alkartasunak
premiazko bilera eskatzen jarraitzen du krisi egoera bere
sakontasunean aztertzeko.