Nafarratek ez du karguaren zehaztasunik eman nahi izan izendapena egin aurretik.
Gaur aurkeztu du Nafarratek Aramaioko Udalbatzan bere dimisioa. Hori horrela, Udalbatzak ez ohiko premiazko osoko bilkura egingo du gaur bertan dimisioa onartu eta idatzia Hauteskunde Batzordera bidali ahal izateko. Iñaki Nafarratek berak azaldu digunez, Hauteskunde Batzordeak, orain, EAJko zerrendan bigarren tokia betetzen duen Jose Mari Vilches zinegotziari eskainiko dio bere kargua. Dena dela, azaldu digu, balitekeela Udaleko Batzordeen arduretan aldaketaren bat egitea.
Nafarratek azaldu digu ilusio handiarekin eta lanerako gogoarekin hartuko duela martitzenean kargu berria.