Ikuskizuna taldearen dantza eta musika emanaldia zapatuan

Arritxu Barruso 2008ko mar. 5a, 18:25
Txirritola Euskara Elkarteak antolatuta Ikuskizuna taldeak Geroago dantza eta musika emanaldia egingo du zapatuan. Joan den urrian egin behar zuten antzezlana, baina emanaldia bertan behera gelditu zen protagonista gaixotu egin zelako.

Ikuskizuna taldea zortzi pertsonek osatzen dute, guztiak ere gaitasun eta arma bikainez hornituta. Koreografo, musikari, dantzari eta dekoratzaileak daude tartean. Guzti horren gainetik, baina, lagun talde baten ametsa dela diote taldekideek. Ikuskizun berezia  eta orijinala egin nahi zutela argi zeukaten, eta hori lortzeko lanean hasita, mila bider errepikatu zuten ikuskizuna hitza. Hortik dator, hain justu ere, taldearen izena.

'Geroago'

Geroago lana da Ikuskizuna taldearen lehenengo antzezlana eta hainbat gauza konbinatzen ditu; gorputzaren adierazkortasuna eta imajinazioa, besteak beste.

Denetariko erritmoak erabiltzen dituzte euren antzezlanean, baina musika klasikoak protagonismo berezia dauka. Dantzak ere era guztietakoak dira, eta musika klasikoari aurre egiten dioten gaur egungo dantza asko daude. Euskal folkloreak ere badu bere tokia Geroago antzezlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak