Idazkari eta arkitekto tekniko postuetarako deialdiak

Arritxu Barruso 2009ko urt. 29a, 11:47

Aramaioko Udalak bi langile gutxiago ditu: idazkaria eta arkitekto teknikoa. Hori horrela, bi lanpostu hauek betetzeko deialdia zabaldu dute.

Arkitekto-teknikoa

Arkitekto teknikoaren kasuan Zuiako Koadrila izango da kontratatuko duena; baina, curriculumak Aramaioko udaletxean aurkeztu behar dira. Internet bidez ere bidali daitezke udala@aramaio.org helbidera. Lanpostua betetzeko ezinbestekoa da: EGA edo baliokidea; informatika ezagutzak (office programa, autocad eta presto); profesional autonomoa izatea eta gidatzeko baimena eta autoa edukitzea. Curriculumak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu behar dira.

Idazkaria

Idazkari-kontuhartzaile  lanpostua betetzeko, bestetik, lehiaketa publikoa egingo da. Curriculuma otsailaren 27a baino lehen aurkeztu beharko da. Interesa dutenak zuzenbidea, politika zientziak eta soziologia edo ekonomia eta enpresa zientzietan lizentziadunak izan behar dute. Bestetik, gutxienez, hirugarren hizkuntza eskakizuna egiaztatu beharko da.

Bi deialdien oinarriak Udal webgunean daude ikusgai (www.aramaio.org). Informazio gehiago eskuratu daiteke udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak