Ibarrarako bi auzo alkate aukeratuko dituzte

Usoa Agirre 2007ko aza. 15a, 10:33

Joan den urrian egindako udalbatzan Ibarrarako bi auzo alkate izendatzea erabaki zen. Azaroaren 25ean, domeka, hautatuko dituzte bi auzo alkate horiek. Udaletxeko pleno aretoan jarriko da hautestontzia, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

Aramaioko Udalaren arabera, "Udalaren helburuetako bat herritarrekin hartu-emanean gertutasuna izatea da, eta horretarako oso lagungarriak dira auzo alkateak."

Aramaioko auzo guztietan auzoak ordezkatzen dituzten alkateak daude, Ibarran izan ezik. Lehen bazeuden, baina orain dela urte batzuk ordezkari horiek kendu egin ziren.

Joan den urrian egindako Udalbatzan Ibarrarako bi auzo alkate izendatzea erabaki zen, kale hauek ordezkatzeko:

1) Ibargoia, Aita Gabirel J. eta Iturrizuri kaleak eta Bizente Goikoetxea plaza.

2) Nardeaga eta P. Ignacio Barrutia kaleak eta Santa Kruz abadearen plazatxoa.

Bi auzo alkate horiek hautatzeko, bi hautestontzi jarriko dituzte udaletxeko pleno aretoan, azaroaren 25ean. Herritar bakoitzak (18 urtetik gorakoek) berari dagokion kaleetako bizilagun baten izena idatziko du etxera bidalitako papertxoan (etxe bakoitzeko gutxi gorabehera 4 papertxo banatu dira, baina gehiago behar izanez gero, bertan ere egongo dira).

Beraz, boto gehiago jasotzen dituen bizilagunak kale horiek ordezkatuko ditu udalean datozen 4 urtetan (kale horietako beharren, kexen, ... berri emango du).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak