Behatokiak eta UEMAk hitzarmena sinatu dute. Behatokia hizkuntza eskubideak bermatzeko erakundea da. Hori horrela, UEMAko udalerrietan Behatokiak postontziak ipiniko ditu herritarrek euren kexak aurkezteko aukera izan dezaten. Aramaion udaletxean eta kultura etxean ipini dituzte postontzi horiek eta bi astean behin jasoko dira kexak. Ekimen honen helburua da, besteak beste, Behatokia herritarrengana hurbiltzea. Egubakoitzeko GOIENKARIAn irakurri ahalko duzue Behatokiko zuzendari Paul Bilbaori egindako elkarrizketa.