Hasieratik hasi nahi dutenentzat eskolak egongo dira. Horiek antolatzeko irailaren 16an bilera egingo dute, 18:30ean udaletxean. Bestetik, Mintzalagun proiektua ipiniko dute abian euskaraz hitz egin nahi duten euskaldun zaharrendako. Azkenik, aurreko bi taldeetan sartzen ez direnei diru-laguntzak emango zaizkie euskaltegi batean matrikulatu nahi badute. Informazio gehiago, Udaleko euskara zerbitzuetan.