Hiru aramaioarrak, Arabako Bertso Txapelketako finalaurrekoetara

Txomin Madina Milikua 2008ko mar. 2a, 21:11
Andere Arriolabengoak egubakoitzean lortu zuen finalaurrekoetarako sailkatzea, Lantziegon. Iker Agirrek eta Manex Agirrek, zapatuan Agurainen.

Emaitza bikainak lortu dituzte asteburu honetan Arabako Bertso Txapelketan dabiltzan hiru aramaioarrek, izan ere, hirurek eskuratu dute finalaurrekoetarako txartela.


Andere Arriolabengoak barikuan Lantziegoko Luis R upategian egin zen kanporaketan parte hartu zuen. Egin beharreko lanak eginda, 146,5 puntu lortu zituen, eta laugarren sailkatu zen.

Manex Agirrek eta Iker Agirrek berriz zapatuan izan zuten kanporaketa Aguraingo Saraiola jatetxean. Manex hirugarrena izan zen 151 punturekin; Iker berriz, bosgarrena 142,5ekin. Hamabi bertsolari pasa dira finalaurrekoetara: jokoan egon diren hiru kanporaketetako lehenak eta denera puntuazio oneneak lortu dituzten lehen bederatziak.  Horrela lortu zuten txartela aramaioarrek.

Finalaurrekoak, berehala

Manex Agirrek martxoaren 9an Gopegin egingo den finalaurrekoan hartuko du parte. Arriolabengoak eta Iker Agirrek martxoaren 16ko Aramaioko  finalaurrekoan saiatuko dira finalean burua sartzen.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak