Proiekzioan, Himalayara lehendabiziko aldiz joaten den lagun talde baten bizipenak kontatuko dira. Filma, zuzenean grabatutako irudi eta elkarrizketaz osaturik dago, modu naturalean, ezer ezkutatu gabe, han bizitakoa ahalik eta modu errealean azaldu nahia. Filmaren ostean, zortzimilako batera joateko antolaketa, han bizitutako anekdotak eta jendeak egindako galderei erantzungo zaie. Iraupena 45min inguru dauka.