Hilaren 30ean amaitzen da haurreskolako matrikulazio epea

Arritxu Barruso 2008ko mai. 22a, 20:33
Masus haurreskolako matrikulazio epea maiatzaren 30era arte dago zabalik eta familiek honako kuotak ordaindu beharko dituzte: 5 ordu edo gutxiago badira, 145 euro; 5 ordu baino gehiago badira 190 euro, eta egokitze-aldiarengatik 135 euro ordaindu beharko dira. 11 kuota izango dira guztira, irailetik uztailera bitartean. Dena dela, umeak haurreskolara urrian joaten hasteko aukera ere badago.

Aramaiko Masusta haurreskolan 6 haur daude gaur egun eta guztiak gela bakar batean bildu dituzte. Gaztetxoenak 8 hilabete dauzka eta nagusienak 2 urte.

Aramaioko haurreskola 07:30etik 17:00etara dago zabalik, baina, haur bakoitza zortzi orduz egon daiteke gehienez bertan. Bi hezitzailek egiten dute lan Aramaioko Masusta haurreskolan: Aitziber Aginagalde eta Ursuia Etxebarria.

Goizeko lehenengo orduan, haurrak iristen direnean, "alfonbra momentua" edo "asanblada" egiten dute. "Nor etorri den eta nor falta den ikusten dugu haurrekin. Gero, abestiak kantatu edo ipuin bat kontatzen diegu" azaldu du Aitziber Aginagaldek. 10:00ak inguruan lo-kuluxka egiten dute hala nahi dute haurrek, eta 12:00etan jangelara joaten dira bazkaltzera. Bazkalostean siesta egiten dute eta arratsaldean jolas libreak. "Aramaioren kasuan oso ume gutxi ditugu eta hori ere puntu positiboa da. Haurren zaintza oso pertsonalizatua da" dio Aginagaldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak