Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aramaioko herritarrek elkartasuna agertu zioten atzo arratsaldean Asier Agirre alkateari, AHTren gaineko galdeketa egiteagatik jaso berri duen zazpi urteko kargugabetze sententzia dela eta. Aramaioarrek elkarretaratzea egin zuten herriko plazan eta herri galdeketa "ariketa demokratiko zuzena" dela aldarrikatu zuten. Herritar ugari batu zituen agerraldiak.