Parajeak, auzoak eta jendea
Aramaioko Udalak antolatutako argazki lehiaketako argazkiak erabili dituzte egutegia osatzeko, "hiru irabazleen argazkiak gehi finalista geratu zirenenak sartu ditugu", argitu du Udaleko Kultura teknikari Rosa Mondragonek. Herriko auzo, paraje eta bestelakoei egindako argazkiak direla ere kontatu du: "Uribarri, Arexola… auzoak agertzen dira. Orixol ere bai. Eta pare bat argazkitan jendea ere ikus daiteke: Barajuengo jaietan, Aramaioko jaietan (trikitilari taldea) eta Besaide egunean".
Bestelako elementuak
Argazkiez gainera, bestelako elementuak ere gehitu dizkiote egutegiari, guztiak ere, Aramaioko ukituarekin: "Orri bakoitzean Aramaioko esaera zahar bat idatzi dugu, Juan Garmendiaren liburutik ateratakoa", dio Rosa Mondragonek; "horrez gainera, tenporak markatuta daude eta egutegiaren azalean bertso eskolakoek egindako bertso bat ipini dugu. Azken orrian, berriz, herriko telefono interesgarriak gehitu ditugu. Oso polita geratu da eta orain arte entzun dudanarengatik jendeari gustatu zaio".