Aramaioko alkate Asier Agirrerendako fiskalak inhabilitazio zigorra eta isuna eskatu du, 2007an Aramaion AHTren inguruko herri galdeketa egin zelako.
Fiskalak Agirreri hasiera batean hiru delitu aintzat hartu zizkion, alkatea epaitegira eramateko: funts publikoen bidegabeko erabilera, prebarikazioa eta aginteari desobedientzia. Dagoeneko funts publikoen bidegabeko erabilerarena atzera bota du fiskalak berak.
Asier Agirrek eskertu du hainbat udal, elkarte eta Aramaioko herritarren babesa; eta jakinarazi du herriak ulertu duela "herria bera dela epaitzen dabiltzatena, galdeketa herriak eskatu zuelako eta herritarrek parte hartu zutelako".