Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalak, orain dela aste batzuk, osoko bilkuren aretoan ikusgai ipini zituen datozen hilabeteetan aurrera eramango dituen zenbait proiektu: irisgarritasun plana, kultura etxeko parkea handitzeko proiektua eta eguneko zentroaren proiektua. Herritarrek plan horiek ikusi eta euren iritzi eta proposamenak egiteko aukera izan zuten.Udala pozik dago herritarren erantzunarekin eta eskerrak eman nahi dizkie erakutsitako interesagatik. Proposamen horiek kontuan izango dituztela azaldu dute.