Gorroto eta Alta Tension musika talde aramaioarrek erakarri zuten ikusle gehien zapatuko Eguzkierripa Rock jaira. "Gorrotok CDa atera du, eta Alta Tension taldekoak herriko gaztetxoak dira. Ikusle gehienak aramaioarrak ginenez, bi taldeok izan zuten arrakastarik handiena", kontatu dute antolatzaileek.
Hala ere, kanpoko bisitariak ere izan zirela ere aitortu zuten: "Aretxabaleta eta Arrasatetik ere etorri dira. punk musikak beti erakartzen ditu-eta zaleak".
Datorren urtekoa prestatzen
Andra Mari ermita inguruan, baina, kontzertuez gainera, bestelako ekitaldiak ere egin zituzten; tartean, esaterako, 60 lagun batu zituen herri bazkaria. Hori baino lehen, bertsotan (Iker Agirre eta Jokin Labaien) eta jolasean jardun zuten gazteek. Eta Aramaio bera ere girotu zuten eguerdi partean, "trikitilariek lagundutako txikiteoa" egin zuten-eta.
Aurtengoarekin "oso pozik" geratu dira antolatzaileak, eta dagoeneko datorren urtekoan pentsatzen dabiltza