Orixol Elkartekoek bi helburu bete nahi dituzte erakusketa berezi horrekin. Alde batetik, herritarrei Aramaioko iturri, zubi eta karobien egoera zein den erakutsi, eta bestetik, euren kokalekua eta izena gogorarazi. Horretarako, erakusketan, argazki bakoitzak fitxa txiki bat izango du aldamenean eta bertan zehaztuko da iturriaren izena, kokalekua eta egoera.
Diapositiba emanaldi bat ere prestatzeko asmoa badaukate erakusketan bertan jartzeko. Horrez gain, garai batean karea nola egiten zen azaltzen duen bideo bat ere egongo da ikusgai.
Oraindik zehazteke dago erakusketa noiz izango den. Materiala biltzen ari dira orain. Baina Orixol Elkartetik adierazi dute seguruenik urtarrilaren amaiera edota otsailaren hasierarako bukatuta izango dutela lan guztia.