Herriko argazkilarien lanekin osatutako erakusketa Sastiñan

Arritxu Barruso 2008ko urt. 11a, 16:57
Argazkilaritzarako zaletasun handia dago Aramaion eta horren adierazle da Sastiñako ermitan antolatu berri duten erakusketa. Bertan daude ikusgai Aramaioko zenbait argazkilaritza-zalek ateratako argazkiak.

Udaleko Kultura batzordeak herriko 12 argazkilari bildu zituen eta erakusketa hori egiteko proposamena egin zien. Bakoitzak azken urteetan egindako lanen artean, bi argazki aukeratu behar izan ditu erakusketan aurkezteko. Horrela, guztira 24 argazki daude ikusgai Sastiñan.


Hauexek dira erakusketan parte hartu duten argazkilariak: Alex Mendikute, Aitziber Aginagalde, Unai Kortabarria, Ekaitz Abarrategi, Nerea Galindez, Nuria Altuna, Itsaso Lopez de Bergara, Maite Pan, Faustino Gorostiza, Iñaki Nafarrate, Jose Lorenzo Delgado eta Antton Peña.

Kultura batzordetik adierazi dute oso pozik daudela lortutako emaitzarekin eta erakusketa  polita osatzea lortu dutela adierazi dute. Hori horrela, Udalak ez du baztertzen datorren urteetan ere antzeko erakusketa bat antolatzea. Modu horretan herriko argazkilaritza-zaleei euren lanak aurkezteko erraztasuna eman nahi diete.

Erakusketa urtarrilaren 2an zabaldu zuten eta hilaren 13ra arte egongo da zabalik. Dena dela, asmoa da erakusketa beste herri batzuetara eramatea. Osorik ez bada ere argazki gehienekin. Argazkiak astelehenetik domekara egongo dira ikusgai. Astegunetan 18:00etatik 19:00etara egongo da zabalik erakusketa. Larunbatetan, 12.30etik 13:30era eta 18:30etik 19:30era, eta igandetan, berriz, 18:30etik 19:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak