Herrian AHTren inguruko inkesta egitea erabaki du Udalak

Arritxu Barruso 2007ko ira. 10a, 12:48
Herrian Abiadura Handiko Trenaren inguruko inkesta egitea proposatu zuen Eusko Abertzale Ekintzak eguaztenean egindako osoko bilkuran. Herriak proiektuaren inguruan daukan iritzia jakin nahi dute modu horretan.

EAJk ekimenaren kontra bozkatu zuen, eta Eusko Alkartasunak baiezkoa eman zuen. Asier Agirre alkateak azaldu digunez, oraindik zehazteke dago inkesta horrek izango duen formatua edo egingo dituzten galderak.
Horrez gain, AHTren desjabetze espedienteei egindako alegazioen berri eman zuten osoko bilkuran. Izan ere, Udalak enpresa bat jarri zuen herritarren eskura alegazioak idazten laguntzeko. Herriaren alegazioak zein partikularrenak jaso dituztela azaldu digu Asier Agirre alkateak.

Kiroldegia eta ur zerbitzua

Osoko bilkuran, bestetik, bi plegu atera zituzten: kiroldegia, batetik, eta mezularitza eta ur saneamendu zerbitzuak, bestetik, kudeatzeko.
Herriko kiroldegiaren ardura hartuko duen enpresa berriak 11 hilabeterako kontratua sinatuko du, instalazioen zaintza eta erabileraz arduratuko da eta 26.474 euro jasoko ditu. Mezularitza eta ur saneamenduaren kasuan, 19.758 euro izango ditu ardura hori hartuko duen enpresak. Zerbitzuen gaia izan zen, hain zuzen ere, osoko bilkuran eztabaida handien sortu zuena, Udalbatza berriak uste baitu azken urteetan zerbitzu gaiak ez direla behar bezala zaindu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak