Eguzkierripa auzoan azpiegitura berriak sartu behar dituzte. Eta joan den egubakoitzean sinatu zuten lanak hasteko akta obren zuzendaritzako, enpresa eraikitzaileko, Diputazioko eta Udaleko ordezkariek.
Egin behar dutena zera da: argindarra, ura, telefonia eta gasarekin zerikusia duten azpiegitura berriak sartu. Besteak beste, orain airetik doazen hari guztiak lurperatu egingo dituzte, eta horretarako Eguzkierripako solo askotan zangak egin beharko dituzte. Excavaciones Arrasate enpresa dabil lanak egiten. Enpresakoen aurreikuspenen arabera, uda ingururako bukatuko dituzte. Dagoeneko hasi dira lanak egiten, Gantzaga auzo inguruan hasi ere.