Hala Bedi irratia entzun daiteke dagoeneko FM 107.4ean

Jon Berezibar 2009ko eka. 16a, 18:25
Barikuan aurkeztuko dute bertso-poteoarekin Hala Bedi irratia Aramaion baina dagoeneko entzun daiteke FMaren 107.4ean. Ez da gainera seinalea Aramaiora iritsiko, herriko berriek ere oihartzuna izango dute aurrerantzean irratiaren programazioan Suelta la Olla eta Zebra Bidea irratsaioetan. Irratiaren aurkezpenaren ondoren bazkide kanpaina abiaraziko da, "ibarreko emisio gastuak ordaintzen joateko". Herriko udaletxean bazkide egiteko txartel eta postontzia ipiniko dute aurki.

Honakoa da barikuko aurkezpeneko egitaraua

 

  • 19:00ean Herriko Plazan:  BERTSO POTEOA

Xabi Igoa, Jokin Labaien, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Manex Agirre bertsolariekin.

  • 21:30etan Luntxa Zubiondo elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak