Maxtura gertatu eta berehala, Aramaioko Argindar Banatzaileak Iberdrolako Eragiketa Zentroari jakinarazi zion. Dena den, beste herri batzuetan egoera berdintsua izanik, teknikoa ez zen igande goizalderarte gerturatu matxura konpontzera.
Kaltetuen interesak defendatzeko asmoarekin, Aramaioko Argindar Banatzailea bere aseguru etxearekin jarri da harremanetan eta kontuan hartuz, egoera "ezinbesteko kasu" bezala kontsideratu zela, ondorioztatzen da ez dagoela erreklamaziorik aurkezteko aukerarik. Dena den, edozein bezerok honen inguruko argibide gehiago nahi izanez gero, udal bulegoetan jasoko du behar besteko informazioa.