GOITB modu analogikoan ikusi ahalko da apirilera arte

Arritxu Barruso 2010eko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 10ean itzali zuten Aramaioko Gureiako errepikagailua. Modu horretan, aro digitalean murgildu zen Aramaio; Arabako azken herria izan da itzalaldi analogikoa egiten. Hala, herritar gehienek Lurreko Telebista Digitalaren bitartez ikusten dute telebista.

Aramaioar gutxi batzuek, baina, telebistako seinalea Muru menditik jasotzen dute. Haiek seinale analogikoa jasotzen jarraitzen dute; izan ere, Muruko antena ez da urtarrilaren 30era arte itzaliko.


Goiena Telebista pare bat aste barru hasiko da seinalea modu digitalean eskaintzen; dena dela, jakin beharra dago apirilera arte GOITB modu analogikoan ikusteko aukera ere egongo dela. Horretarako, ikusleek Lurreko Telebista Digitaletik irten beharko dute eta orain arte moduan ikusi Goiena Telebista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak