Aramaiotik pasatuz gero honako ibilbidea egingo luke: Untzilla, Zabola, Durakogain, San Kristobal, Arangioko bidegurutzea eta Oleta. Untzillaren parean, baina, bi aukera jasotzen ditu aurreproiektuak; bata Murugainetik joango litzateke eta bestea, berriz, Suñako etxeetatik.
Aramaioko Udal Gobernuak uste du proiektua zorakeria bat dela eta sekulako kaltea eragingo lukeela herrian. Hori horrela, alegazioak aurkeztuko dizkiote. Asier Agirre alkateak azaldu du Arabako Foru Aldundiarekin ere harremanetan ipini direla eta Diputazioak ere alegazioak aurkeztuko dituela bere aldetik.
Bilera irekia
Proiektu honek herrian izan dezakeen eragina kontuan izanda bilera irekia egingo du Udalak Ministerioaren proiektua herritarrei azaltzeko. Datorren eguenerako, ekainak 4, egin dute deialdia, 19:00etan udaletxean.