Go!azen filma ikusgai domekan

Maider Arregi 2008ko abe. 10a, 11:18
Abenduaren 14an, domekan, euskarazko Go!azen filma ikusteko aukera izango da, 17:00etan. Filmaren iraupena 80 minutukoa da.

 

Sinopsia:

Apaiz batzuek zuzentzen duten diziplina gogorreko udaleku batean gertatzen da istorioa, eta bertan dauden 16 urteko neska-mutilen abenturak kontatzen ditu, musika eta koreografiak oinarritzat hartuz. Uda honetan, telefilmaren kokaleku izan dira Euskal Herriko hainbat herri eta toki, tartean Azpeitia (Gipuzkoa) eta Aiako Harria (Gipuzkoa). Proiektu hori sortzeko ideia High School izeneko film musikalean dago oinarrituta. ETBko zuzendari Bingen Zupiriaren esanetan, «ume guztiek ikusi zuten High School, eta horrelako film bat euskaraz egiteko erronkari heltzea pentsatu genuen. Hori izan zen Go!Azen-en lehenbiziko hazia. Gero, sortuz joan dira gainontzeko kimuak eta adarrak».

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak