Gizarte zerbitzuko elkarteak eta fundazioak mantentzeko diru laguntzen deia

Maider Arregi 2008ko ots. 27a, 11:56

Diru laguntzen deialdia, Arabako Lurralde Historikoko gizarte zerbitzuen eremuko elkarteak eta fundazioak mantentzen laguntzeko.

 

Erakunde onurak

Irabazteko asmorik gabeko elkarteak edo fundazioak, baldin eta beren jarduerak hemen aipatzen diren helburuekin bat etortzen badira ( baztertutak gelditzen dira adineko pertsonen elkarteak, emakumeen elkarteak eta etorkinen elkarteak)

Honako zeregin hauetarako emango dira laguntzak:

a) Erakunde eskatzailearen mantentze gastuak, ez badira izan ondasun inbentariagarriak erosteko.

b) Beste gastu hauek ordaintzeko diru-laguntzak : langileen gastuak, lokalen errentak, hornidurak, aseguruak, aholkularitza zerbitzuak, inbentariatu ezin daitezkeen material suntsigarrien erosketak eta antzeko beste zenbait gastu.

Eskaerak aurkezteko epea eta tokia:

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 17an bukatuko da. Tokia: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundean, (Diputazio Kalea, 13, Vitoria-Gasteiz)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak