Giro onarekin, gustura ibili dira auzotarrak Untzillako jaietan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko urriaren 3a

Auzo afarian Anjel Mari Peñagarikanoren eta Andoni Egañaren bertsoak entzun zituzten.

Aste bukaeran jaiak izan dituzte Aramaioko Untzilla auzoan. Gustura ibili direla esan digute Murumendi elkartean. Barikuko auzo afarian 60 bat lagun elkartu ziren eta Anjel Mari Peñagarikanoren eta Andoni Egañaren bertsoekin luzatu zuten afalostea.
     Zapatuan pailazoak, dantzaldia eta bolo txapelketa izan zituzten besteak beste. Aurten, Aretxabaletako Gaizka Mondragonek eraman du txapelketako lehenengo saria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak