Udalak 12 urtetik gorako gaztetxoendako bi tailer iragarri ditu. Hain zuzen ere, 'Plantilla' tailerra izango da maiatzaren 22an gazte lokalean, 16:30ean. Gaztetxoek kamiseta, patinetea edo bestelako objekturen bat eraman dezakete, haren gainean marrazkia egiteko. Ekainaren 19an, ordu eta toki berean, kandelagintza jorratuko dute.