Gaztetxoak gustura egon ziren atzo ipuinak entzuten

Arritxu Barruso 2009ko urt. 11a, 12:40

'Hiri mestizua' erakusketarekin lotuta, zapatuan, 'Kandelen argipean' ipuin kontaketa eskaini zuten Aramaioko kultura etxean.

Datorren asteburuan ere ikusgai egongo da udaletxeko arkupetan Hiri Mestizua erakusketa: barikuan 18:30etatik 20:00etara; zapatuan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zaragozako Convive gobernuz kanpoko erakundea da erakusketaren arduraduna, eta 20 argazki inguru ikus zitezkeen. Helburua  zen herritarrei desberdintasuna eta pobrezia sortzen duten arrazoien inguruan hausnarketa bat egin araztea.  Horrez gain, herritarrei beste herrialde batzuei laguntzeko dauden programetan parte hartzeko informazio eman nahi zitzaien.
Helburu horretarako, baina, ez dute erakusketa bakarrik erabiliko. Izan ere, zapatuan, umeendako  ipuin kontalariak izan ziren kultura etxean, eta Kandelen argipean ikuskizuna eskaini zuten. Umeak adi-adi egon  ziren beste herrialde batzuetako pertsonaien istorioak entzuten.
Gainera, eta erakusketarekin lotuta, aste honetan tailerrak egingo dituzte. Eguenean eta barikuan izango da hori. Umeek euren izena arabieraz idazten ikasiko dute, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak