Gazte tailerrak eskainiko dira martxoan, apirilean eta maiatzean

Maider Arregi 2009ko martxoaren 17a

Aramaioko gazte lokalean 12 eta 18 urte bitarteko gazteendako tailerrak izango dira. Hiru tailer mota eskainiko dira: Grafiti tailerra, Irrati tailerra eta Larrugintza tailerra:

Martxoak 28, zapatua

  • Grafiti tailerra, 16:30ean. Interesa dutenek, martxoaren 25a dute liburutegian izena emateko azken eguna.

Apirilak 25, zapatua

  • Irrati tailerra, 16:30ean. Interesa dutenek, apirilaren 17a dute liburutegian izena emateko azken eguna.

Maiatzak 30, zapatua

  • Larrugintza tailerra, 16:30ean. Interesa dutenek, maiatzaren 22a dute liburutegian izena emateko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak