Gasteizera eraman dute bidearen gaineko protesta aramaioarrek

Iker Barandiaran 2010ko mar. 7a, 19:08
Atzo, zapatua, Aramaioko 125 lagunek kontzentrazioa egin zuten Gasteizen, Arabako Aldundiaren sarreran. Helburua zen AHTko lanek eragindako bide mozketa salatu eta konponbidea eskatzea. Kontzentrazioan parodia bat egin zuten, eta bukaeran manifestazio txiki bat.

Horretarako, Aramaio S.O.S. eta Zabaldu bidea leloa zuten pankartak, eta lanen argazkiekin osatutako panelak eraman zituzten.

Horrez gain, plastizkozko pantaila bat eraman zuten eta hainbat herritar barrura sartu ziren. Hala, irudikatu zuten Aramaioko herria itxitura baten barruan isolatuta dagoela. Eta bukaeran manifestazio txikia egin zuten eraikinaren inguruan.

Bestalde, aramaioarrek Adif-ek komunikabide baten esandakoari (lurjausia ez dutela AHTko lanek eragin), erantzun zioten gezurra dela esanez. Horrez gain, salatu zuten AHTren lanak errudunak izateagatik, hedabide gehienen aldetik "beto informatiboa" jasotzen dabiltzala.

Horrekin batera, gogoratu zuten martitzenero, Aramaioko kultura etxean batzen direla 19:00etan, arazo honen aurrean zer jarduera egin erabakitzeko; eta interesatu guztiak gonbidatu zituzten esku hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak