Gantzagan San Melixenak ospatuko dituzte asteburuan

Arritxu Barruso 2008ko azaroaren 12a

Gantzagako gazteek aurtengoan ere egitarau zabala antolatu dute San Melixenak jaietarako. Kantuan hasiko dituzte jaiak. Izan ere, barikuan 21:00etan kantu afaria egingo dute.

Zapatuan, mezaren ostean, bermut dantza egingo dute trikitilariekin. Nobedaderik ere izango da aurten. Patata tortilla lehiaketa aurten auzotar guztiei zabalik dago. Beraz, arrautza eta patatak hartu eta gantzagar guztiak tortillak egitera animatu beharko dira. Zapatu gauean erromeria egongo da Jon Ostolaza eta Unai Andonegirekin. Hotza egiten duela-eta, ohera joan aurretik txokolate beroa eskainiko dute.


Domekan txirrindularien eguna izango da. Aurten Gantzagara Txirrindulari Igoeraren 28. edizioa egingo dute. Lasterketaren ostean trikipoteoa egingo dute trikitilariekin eta arratsaldean tute txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak