Ganaduzaleendako 26.000 euroko partida dauka Udalak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko uzt. 24a, 14:58
Herriko mendietan ganaduak dituztenei zerbitzuak hobetzeko inbertsioak egingo ditu Udalak. Inbertsio horiek egiteko 26.000 euroko diru partida dauka Aramaioko Udalak. Lanak herriko lau mendi publikoetan egingo dituzte; abenduaren 31rako amaitu beharko dituzte.

Dagoeneko hasi dira lanak egiten; izan ere, abenduaren 31 baino lehenago lanok bukatuta egon beharko dute.

Udalak jasotzen dituen tasak

"Guk esan genuen ganaduzaleengandik jasotzen genituen tasak sektorean inbertituko genituela berriro", azaldu du Asier Agirre alkateak. Udalak urtean tasa kantitate bat jasotzen du, gutxi gora behera, 6 mila euro. "Diputazioaren aldetik diru laguntza bat jaso dugu, 20 bat mila eurokoa. Hortaz, udalaren dirua eta diputaziotik jasotako dirua inbertituko dugu lehenengo sektorean", esan du alkateak.

Inbertsioak mendi publikoetan

Inbertsioak non egin erabaki dute dagoeneko. Aramaion lau mendi publiko daude: Murugain, Tellamendi, Arangio eta Durakogain. Inbertsioak lau mendi horietan egingo dituzte. Besteak beste, jarriko dituzte ganaduak ura edateko askak; ganadua txertatzerakoan, ganadua harrapatzeko kaiolak; eta konponduko dira langa kanadarrak, eta baita itxitura batzuk ere.

Bi helburu

Inbertsio hauen helburua bikoitza dela azpimarratu du alkateak. Alde batetik, ganaduzaleengandik jasotzen dituzten tasak sektore berdinean sartzea da helburua; eta, bestetik, ganaduzaleei ahotsa ematea. "Ganaduzaleena herriko sektore garrantzitsua da, eta mendiak garbi mantendu gura baldin baditugu, zaindu egin behar ditugu", azaldu du Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak