Aramaio: Gabonetako egitaraua prest

Arritxu Barruso 2008ko abe. 19a, 09:48
Egitarau bete-betea antolatu du Udalak Gabon jaietarako. Hilaren 21ean hasi eta urtarrilaren 3a bitartean ekintza ugari izango dira herrian. Zinemak pisu berezia dauka aurtengo egitarauan. Ume eta nagusiendako zinema emanaldi dezente egingo dira-eta. Horrez gain, bertso saioak, umeendako puzgarriak eta haur dantzaldiak egongo dira, besteak beste.

Abenduak 21, domeka

Meza ostean Maitasun elkartearen kontzertua elizan.

17:00 Zinea kultura etxean.

Abenduak 24, eguaztena

18:00 Olentzero plazan

Abenduak 25, eguena

22:00 Film emanaldia kultura etxean: Wall-E

Abenduak 26, barikua

17:00 Sun Magoa kultura etxean.

22:00 Film emanaldia kultura etxean: No es país para viejos

Abenduak 28, domeka

17:00 Film emanaldia kultura etxean: Lurralde lainotsurako bidaia

Abenduak 29, astelehena

12:00 Haur dantzaldia kiroldegian.

19:30 Bertso saioa kultura etxean.

Abenduak 30, martitzena

17:00 Doro ipuin kontalaria (3-6 urte bitartekoentzat)

18:00 Doro ipuin kontalaria (7 urtetik aurrerakoentzat)

Abenduak 31, eguaztena

00:30 Txin-txina plazan

Urtarrilak 2, barikua

17:00 Tailerrak ludotekan: jai zapia, zetazko markoak eta pinpilinpauxa.

22:00 Film emanaldia kultura etxean: Banderas de nuestros padres

Urtarrilak 3, zapatua

11:00-13:00 eta 17:00-20:00 Puzgarriak

Urtarrilak 4, domeka

17:00 Film emanaldia kultur etxean: Las crónicas de Narnia

Urtarrilak 8, eguena

17:00 Umeentzat tailerra Zure izena arabieraz

Urtarrilak 9, barikua

17:00 Umeentzat tailerra: henna tatuaiak.

22:00 Film emanaldia kultura etxean: Cartas desde Iwojima

Urtarrilak 10, zapatua

17:30 Ipuin kontalaria kultura etxean.

Erakusketak

Euskal zeramika: abenduaren 12tik urtarrilaren 4a arte erakusketa pleno aretoan.

Hiri Mestizua: abenduaren 26tik urtarrilaren 11a arte erakusketa udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak